XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jolas lekuak lurrean seinaleztatu: txingoak, txapa lasterketa, etab.

Berauen legeak ezagutu, aldatu, berriak sortu....

- Gaia girotzeko azaltzen diren antzerki, festa etab. burutu: apainketak, aretoak, etab.

Giro atseginak sortu hormirudiak, kolore eta egiturak jarriz.

Abestiak
- Alperraren astea
- Pipa hartuta txoratzen naiz (Boga boga 153)
- Donostiako hiru damatxo (Boga boga 64)
- Baratzeko pikoak
- Ama begira zazu.

Ipuina (ulermena lantzeko)
Kartoi zati bat zakarrontzian dago.

Oso triste dago kometa izan nahi duelako.

Alboan gizon bat pasa da eta kartoi zatiak esan dio:
- Nik kometa izan nahi dut.

Baina gizon hark erantzun dio:
- Nik ez dut kometarik nahi.

Andre bat ere pasatu da eta kartoiak berriro:
- Nik kometa izan nahi dut.

Baina andre hark ez dio kasorik egin.

Bapatean mutiko bat hurbildu da eta kartoiak esan dio:
- Nik kometa izan nahi dut.

Mutikoak poz-pozik esan du:
- Horixe behar dut jolasteko! Munduko kometarik politena izango zara!.

Mutiko hura Fermin da.

Etxera itzuli da bizkor eta bere gelan sartu da.

Hartu ditu guraizeak, kolorezko paperak, kola eta arkatza eta lanean hasi da.

Hemendik moztu, hori margotu, zintak erantsi....

Hara kartoi zatia kometa eginda! Hura poza!.

Parkera joan da eta berehala etorri dira Xabier eta Ane ere.

Bota egin behar dugu!
- Bai gora! Gora!
- Oso kometa polita egin duzu Fermin! esan dio parkean dagoen aitona batek.